News

Bizkaiko eskolarteko eta taldekako bertso finalak Larrabetzun ospatuko dira


Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ahalik eta ume eta gaztetxo gehien erakarri nahi ditu bertsolaritzaren mundura. / Telepress | BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Maiatzaren 28ko egun osorako egitaraua atondu dute, Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa eskualdez eskualde eta etenik gabe biltzea erronkatzat hartuta

Bizkaiko eskolarteko eta taldekako bertso finalak Larrabetzun ospatuko dira datorren maiatzaren 28an, larunbatean. Hori dela medio, data seinalatu horretarako egun osorako egitaraua atondu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, lurralde historiko honetako bertsolaritzaren ekosistema osoa, eskualdez eskualde eta edonolako etenik gabe biltzea erronkatzat hartuta.

Izan ere, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ahalik eta ume eta gaztetxo gehien erakarri nahi ditu bertsolaritzaren mundura. Horrez gain, taldekako lehiaketaren bitartez bertsolaritzaren oinarrian eragin nahi du, tokian tokiko bertso eskolak nahiz eskualde horietako bertsozaletasuna indartuz.

Maiatzaren 28ko goizean eskolarteko finalak ospatuko dira, lehenengo idatzizkoa eta ondoren bat-batekoa abiaraziko dituztelarik. Eguerdian, aldiz, bazkari herrikoia ospatuko dute, bazkarirako txartelak hartzeko azken eguna maiatzaren 19a, osteguna, izango delarik. Nahi duen edonork bazkarirako tiketok
bertsosarrerak.eus atarian erosi ditzake hamahiru euroren truke.

Nahi duenak ere, bere eskura aukera begetarianoa izango du, baita algergiarik ere badutenek eurentzat espresuki prestatutako otordua dastatzeko parada izan ere. Alergiarik izatekotan nahi duenak [email protected] helbidera idatzi dezake horien nondik-norakoen inguruan informatzeko asmoz.

Arratsaldean egun paregabea borobiltzeko taldekako 3 finalaurrekoak eta finala eramango dituzte aurrera. Horrez gain, egun osoan barrena trikitilariek egitasmo paregabe hau girotzen lagunduko dute.

Source link

Leave a Reply

Your email address will not be published.